Demi Vollering | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pijnacker, 1996ko azaroaren 15a (28 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Restore Cycling Team (en) | 2016-2017 |
GT Krush Rebellease (en) | 2018-2018 |
VolkerWessels Women's Pro Cycling Team (en) | 2019-2020 |
Team SD Worx-Protime (en) | 2021-2024 |
FDJ-Suez (en) | 2025- |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Adriana Geertruida Vollering, Demi Vollering izenez ezaguna, (Pijnacker, Herbehereak, 1996ko azaroaren 15a) herbeheretar txirrindulari profesional bat da. 2021az geroztik Team SD Worx–Protime Nazioarteko Txirrindularitza Batasuneko emakumezkoen txirrindularitza taldean lasterka egiten du
2021eko Emakumezkoen Lieja-Bastogne-Lieja irabazita lortu zuen bere palmareseko lehenengo monumentua.[1] 2022ko Euskal Herriko Emakumezkoen Itzuliaren irabazlea izan zen. 2023an Ardenetako hiru klasikoak (Amstel Gold Race, La Flèche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja), Herbehereetako Errepideko Txirrindularitzako Txapelketa eta Frantziako Tourra irabazi zituen.